Soinujolearen Semea / Soinujolearen semea
SINOPSIA:
David Imazek Euskal Herritik ihes egin behar izan zuen hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdean, bere herriak arbuiatu, traizioa leporatuta. Kalifornian zoriontasuna aurkitu duen arren, bere iraganak pisu handia du oraindik eta erru sentimenduak bere bizitzako azken egunez lasaitasunez gozatu ahal izatea eragozten dio. Joseba Altuna, bere haurtzaroko laguna, agur egitera eta horretan dagoen bitartean kontua finkatzera dator. Aspaldi da elkar ikusi zutenetik, baina egiari aurre egiteko garaia heldu da. Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta.
Informazio gehiago: https://www.sansebastianfestival.com/2019/sections_and_films/zinemira/7/670269/in
2019, Fernando Bernuések zuzendua, kolorez, euskaraz eta gazteleraz azpitituluekin ingelesez, 95 minutu
Zuzendariari buruz – Fernando Bernues
Fernando Bernués (Donostia, 1961) Tanttaka Teatroa eta Tentazioa Produkzioak-en kide sortzailea da, eta ibilbide aitortua egin du antzerkian, zineman eta telebistan. Antzerkirako zuzendu dituen lanen artean aipatzekoak dira El florido pensil, Novecento: El pianísta del Océano eta Sueños de una noche de verano (Uda gau bateko ametsa). Zinerako Mireia Gabilondorekin batera zuzendu ditu Donostiako Zuzendari Berriak sailean aurkeztutako Kutsidazu bidea, Ixabel (Erakutsidazu bidea, Ixabel, 2005) eta Zinemiran ikusitako Mugaldekoak (2009) film luzeak. Soinujolearen semea Huelvako Jaialdiko Sail Ofizialeko parte izan zen.